XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amezketa

Betrako Euzko Gaztediak antolatuta datorren igandean 25'an, Euzko-jai eder batzuek egingo dira erri onetan.

Goizean, bederatziterdietan, Batzokian bildu ta Eliz nagusira juango dira abertzale gustiak, ta meza nagusian bertako ta inguruetako abeslariak abestuko dute meza eder bat.

Ondoren, erriko enparantza zabalean Alegiko ezpatadantzariak beren sayuak egingo dituzte.

Urrena bertsolariak ta gero pelotan bi alegi'tarrak beste bi amezketarrai partido bat jokatuko dute.

Ordu batean, zazpina pesako bazkaria, eta etorri nai duenak aldez aurretik esan beza, Alegiko Batzokira edo Amezketako lendakariari.

Arratsaldian, Tolosako ta Alegi'ko ezpatadantzariak beren dantza aldiak egin, ta bertsolariak beren sayua bukatu ta gero.

Tolosako Leunda jaunak, Amasako Tolosa, Donostiko Leizaola eta Andoaingo Gaintzarain'tar andereñoak argi, garbi ta maitekor itzegingo dute erriko zelayean.

Bukatzerako euzko-errimeri txukun egoki bat, txistu danboliñen soñuan Angeluzkoa jo arte egingo da.

BATZORDEA.